XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Geratze-puntuak ezartzea programan zehar, programa puntu horretatik pasatzen denean edo baldintzaren bat betetzen denean gera dadin.

- Programa-zatiak pantailaratzea exekuzio-puntua erreferentziatzat har daitekeela.

- Aldagaien balioa azalaraztea momentu batean edo programaren exekuzioa gelditzen denean.

Aldagai horien balioa aldatzeko aukera ere badago.

- Exekuzioa puntu batetik abiatzea edo jarraitzea.

Programen arazketa artea da eta laguntza-programez gain esperientzia eta pazientzia funtsezko tresnak dira lan horretan.

Arazketan lau urrats hauek bereizi ohi dira, bakoitzaren barruan proba-zuzenketa bigiztan aritzen delarik:

1) Modulu bakoitzaren egiaztapena, horretarako modulu bakoitzerako programa nagusi txiki gehigarri bat eginez.

2) Programa osoaren lehen proba sinplea egitea orokorrean ondo funtzionatzen duenentz egiaztatzeko.

Urrats hau gainditu ondoren alfa bertsioa lortzen dela esaten da.

3) Programaren froga sakona eta exhaustiboa prestatu eta egin.

Fase honek analisi-garaian pentsaturik egon behar du funtsezkoa baita programaren kalitatea ziurtatu nahi bada.

Urrats hau gainditu ondoren beta bertsioa lortzen dela esaten da.

4) Zenbait erabiltzaile potentzialen eskuetan jartzen da programa, erabili ondoren akatsen zein balizko hobekuntzen berri eman dezaten.

Erabiltzaileen aukeraketa funtsezkoa da urrats honetan.